XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Equus ferus gmelini-a, soslai artezekoa. Tarpan zaldiaren aurrekoa izan zen. Tarpan zaldiak Europako iparraldea eta erdialdea kolonizatu zituen, baina 1879an desagertu zen.

- Equus stenonis-a, soslai zapalekoa eta 170 zentimetro gora zena. Zaldi hura oso desproportzionatua zen. Tundran bizi izan zen.

2. EUSKAL PONEYAREN JATORRIA

Etxeko zaldi edo E. caballus-aren berri zehatzik ez dakigu, eta hortaz ezta bertoko euskal poneyaren jatorriaren berri ere, nahiz eta zenbait teoriak jatorri polifiletikoa aipatu. Teoria horien arabera, etxeko zaldia eta euskal poneya dagoeneko desagertuta daude basazaldi espezie batzuen arteko nahastetik datoz. Nolanahi ere, argi dago basazaldiak Asiatik etorri zirela.

Etxeko zaldiaren sorlekuak Euroasiako estepa handiak dira, duda-izpirik gabe. Bertan hezi zuten herri ibiltari batzuek zaldia Kristo aurreko 5000. urtean, gutxi gorabehera, eta ziur aski beraien bizkarren gainean zabaldu ziren, lehenik Mesopotamiarantz eta gero Europako erdialderantz eta mendebalderantz, kontinentearen mendebaldeko muturretara Kristo aurreko 2000. urtean heldu arte (trazioak eta zeltak).

Autore batzuek esaten dutenaren arabera, etxeko zaldi guztiek jatorri bera dute, Equus ferus gmelini espeziea, tarpan-a alegia, XIX. mendearen bukaeran desagertu zen zaldi mota. Hala ere, zaldia hezi zen garaian beste basazaldi batzuk ere bazeuden Europan.